Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

iRitZi aRtiKuLuA- eMaKuMe LaNgiLeaK

maialen_19 @ 13:18

Aukeratu dudan albistean, emakume langileei buruz hitzegiten da, sarrera txiki baten ostean, bi emakumeri buruz hitzegiten da, eta nola lortzen duten bere bizitzek aurrera jarraitzea.
Bi emakume hauen bizitzak, zailak izan dira baina aurrera atera dira zailtasunen gainetik.
Lehenengoa Natalia Diez Caballero da. Hiru seme-alaba ditu, hiru urte eta hamahiru hilabete artekoak. Bere senarrak lan egiten du, baina soldata bakarra ez da nahikoa hiru seme alabek sortutako beharrak asetzeko; horregatik, berak ere lan egiten du. Bi seme alaba zituztenean, ondo moldatzen ziren, baina orain, hirugarrenaren amatasun baimena bukatzear dauka eta lanera itzuli behar du. Dioenez, haurtzaindegiko, eskolako eta laneko ordutegiak batera eramatea ez da zaila, bere lanak uzten baitio dena egiten baina haurretako bat gaixotzean eta oporretan, ezinezko egiten zaio hain haur txikiak bakarrik uztea. Bere ustez, gobernuak ez du batere errazten hiru seme alaba edo gehiago izatea. Laguntza gehiago eta ordutegi malguagoak eskatzen ditu.

Bigarrenak Soraya du izena. Perun du jaioterria eta han bizi izan zen ikasketak amaitu arte. Ikasketak amaitutakoan, 11 urtez lan egin zuen Liman, Peruko hiriburuan. 1999-an, ikasketak jarraitzera Madrilera joateko aukera izan zuen, eta onartu egin zuen. Amak utzitako diruz hegazkin txartela eta ikasketak ordaindu zituen baina iritsi bezain pronto lanean hasi behar izan zuen. Behin baino gehiagotan Perura itzuli nahian ibili zen, baina aurrera jarraitzea erabaki zuen. Lanpostu askotan ezetza eman zioten emakumea izateagatik eta prestakuntza eta ikasketarik gabea zela uste zutelako. Hemengo jendeak aurreiritzi asko dituela dio gainera. Madrilen ikasketak amaitzean, haurrak zaintzen eta agureei laguntzen lan egin zuen hilabete batzuetan. Gero Euskal Herrira etorri zen, Zarautzera. Gero lan hobe bat aurkitu zuen. Gaur egun Caritasen laguntzen die beste etorkin batzuei eta agiri guztiak ondo izatea lortu du. Agiriekin arazoak izan zituela onartzen du, beti lana izan zuen baina paper guztiak behin eta berriro betetzea nekagarria dela esaten du. Caritasen barruan, emakume latinoamerikar gehiagori laguntzea gustatuko litzaiokeela dio, hemengo jendeak ez dituela erabat onartzen dioelako.

Nire ustez, bien arazoak konpondu beharko liratekeela uste dut, adibidez, haurrak dituzten eta zaindu ezin dituzten familiei zaintzaile bat jarri beharko litzaileke, dohainik, ordaindu ezin badute. Sorayaren arazoari dagokionez, zailagoa da konpontzen, jendearen pentsakera aldatu behar delako eta hori denborak bakarrik alda dezake.

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>